APARTAMENTU MOTA |
LEKUAK |
BEHE DENB. |
GOI DENB. |
APARTAMENTO 2 PERSONAS |
2 | 50 € | 68 € |
ESTUDIO / ATICO 3 PERSONAS |
3 | 56 € | 78 € |
SUITE RURAL / SUITE JUNIOR ÁTICO 4 PERSONAS |
4 | 75 € | 106 € |
LA ARGOLLA |
4 | 85 € | 120 € |
SUITE NERI |
3/5 | 85 € | 120 € |
SUITE DEL FUERO |
4/6 | 92 € | 130 € |
SUITE DUPLEX / SUITE ANDREA |
4/6 | 130 € | 160 € |
- Prezioak apartamentuko eta eguneko (% 8ko BEZa ez dago sartua).
- Umeentzako sehaska-zerbitzua: 6 €/eguneko.
- Egonaldi jarraituetarako, deitu 618 70 85 85 telefonora.
Erreserbak ez dira formalizatutzat hartuko eta ez zaizkio bezeroari konfirmatuko, harik eta, hark, eskatzen den erreserba-gordailua ematen duen arte.
- Orokorrean prezio osoaren % 30eko aurreordainketa eskatzen da, gau bateko zenbatekoaren gutxiengoarekin.
- Goi-denboraldian, data garrantzitsuetan edo zubietan, erreserbaren aurreordainketa osoa eskatu ahal izango da.
Bezeroak erreserba bat ezeztatzen badu, horrek ezeztatze-kostu batzuk izango ditu. Delako kostuak ezeztatze-datatik helduera-datara arte falta den denboraren araberakoak izango dira, erreserbaren zenbateko osoaren gaineko ondorengo portzentajeek erakusten duten bezala:
- Iritsi aurretik 30 eta 60 egun bitartean: zenbateko osoaren % 10
- 7 eta 30 egun bitartean: zenbateko osoaren % 50
- 7 egun baino gutxiago: zenbateko osoaren % 100
- Apartamentuen giltzak eraikineko harreran jasoko dira (Ezkaraiko Del Fuero kalea, 7 zenb., San Felipe plazan).
- Apartamentuetan sartzeko aurreikusitako ordutegia 15:00etatik 20:00etara da. Beranduago iritsiko zarela aurreikusten baduzu, giltzak emateko ordu bat adosteko deitu beharko duzu.
- Apartamentuetara iristean, bezeroek euren datu pertsonalekin erregistratu beharko dute eta egonaldiaren zenbateko osoa ordaindu.
- Apartamentuak 11:00etan utzi beharko dira.
- Ordu horretatik aurrerako irteerak espresuki adostu beharko dira eta egun horretan beste bezerorik sartu behar den edo ez kontuan hartuta emango da baimena. Apartamentua 20:00ak arte erabiltzeagatiko prezioa eguneko tarifaren % 50 izango da.
Debekatuta dago apartamentuetan animaliarik sartzea.
Lege-oharra | Web-mapa | Estekak | C/ Del Fuero 7. Ezcaray 26280 (La Rioja) | TLF: 618 70 85 85 | FAX: 941 35 46 50 | info@ezcaray.biz Diseño ANET